Enpresentzako Kit Digitala

Kit Digitala Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, merkatuan eskuragarri dauden soluzio digitalak ezartzeko dirulaguntzak ematea da bere helburua, heldutasun digitalaren mailan aurrerapen esanguratsua lortzeko.

3.067 milioi euroko aurrekontua du, Europar Batasunak finantzatuta, NextGenerationEU funtsen bidez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren, Espainia Digital agendaren eta 2021-2025 ETEak Digitalizatzeko Planaren esparruan.

Nori dago zuzenduta?

Kit digitalak eskaintzen dituen soluzio digitalak enpresa txikien, enpresa ertainen, mikroenpresen eta langile autonomoen beharretara bideratuta daude, enpresa horiek edozein sektore edo negozio-motatakoak direlarik.

I. Segmentua

12000

II. Segmentua

6000

III. Segmentua

3000

IV. Segmentua

25000

V. Segmentua

29000

Zein dira laguntza eskatzeko baldintzak?

Baldintza hauek betetzen badituzu, Kit Digitala programa zuretzat egina dago!

  • Enpresa txikia, mikroenpresa edo autonomoa izatea.
  • Enpresa-kategoriak definitzen dituzten muga finantzarioak eta efektiboak betetzea.
  • Alta-egoeran egotea eta deialdi bakoitzean ezartzen den gutxieneko antzinatasuna izatea.
  • Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela deklaratu duen Europako Batzordearen berreskuratze-agindu baten mende ez egotea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako debekuetan ez erortzea.
  • Minimis laguntzen muga (zenbateko txikikoa) ez gainditzea.

Bonu digitala eskatzeko urratsak

  • 1

    Eman izena www.acelerapyme.es webgunean eta osatu autodiagnostikoko testa.
    Horrela, zure enpresak zer digitalizazio-maila duen jakingo dugu, hobeto laguntzeko eta zure beharretara egokitutako zerbitzuak gomendatzeko.

  • 2

    Kontsultatu soluzio digitalen katalogoa, eragile digitalizatzaileek eskaintzen dituztenetako bat edo batzuk aukeratu ahal izango dituzu. Zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen direnak.

  • 3

    Eskatu Kit Digital laguntza Red.es-en egoitza elektronikoan (sede.red.gob.es).
    Bete formularioko urrats guztiak

Nola lortu bonu digitala?

Kit Digitalaren laguntza-deialdiaren oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzu, bonu digital bat izango duzu, digitalizazio-soluzioetan erabiltzeko.

Zer eskaintzen dizu?

Bonu digitala, zenbateko ekonomiko batekin, katalogoko zerbitzuak garatzen dituzten agente digitalizatzaileek eskaintzen dituzten soluzio digitaletatik bat edo batzuk aukeratuz erabiltzeko aukera duzu:

KOMUNIKAZIO SEGURUAK

WEBGUNEAK ETA INTERNETEKO OINARRIZKO PRESENTZIA

ZIBERSEGURTASUNA

FAKTURA ELETRONIKOA

LANPOSTU SEGURUAK

KIT DIGITALARI buruzko informazio gehiago

OKA INFORMATIKArekin harremanetan jarri, zure digitalizazio-beharrak azaldu eta zure enpresara hobekien egokitzen diren Kit Digitalaren irtenbideei buruzko aholkuak emango dizkizugu.

Deitu 94 627 11 36 telefonora edo bete formulario hau: